domingo, 21 de diciembre de 2014

Agurra...

Besterik gabe, nire teoriako azken hausnarketa eta iruzkina izango da. Beste iritzitan esan dudan moduan, uste dut ikasgai interesgarria izan dela eta gure ogibiderako oso aproposa eta  beharrezkoa dela. Ikasgaian ez dugu teoria askorik eman baina konturatu gabe informazio asko jaso dut eta gauza desberdinak ikasi ditut.

Gainera, blog bat egitea eta gure iritziak plasmatzea asko gustatu zaizkit eta inoiz ez dut bat eduki. Beraz nire balorazioa oso positiboa da baina gauza negatiboren bat esateagatik; gustatuko zitzaizkidakeen programak gehiago ezagutzea gero irakaslea izatea nire gelan baliabide desberdinak ezagutzeko.

Azkenik, hemen uzten dizuet asko gustatu zaidan bideo bat eta ikt-ak ondo laburtzen dituela.

ESKERRIK ASKO!!!

jueves, 18 de diciembre de 2014

HAUSNARKETA

TALDEKO EBALUAZIOA

IKTko arlo honetan talde lana gehien sustatu dena izan da. Bi edo hiru teoria klaseak eman eta gero, talde lanari ekin genion. Irakasleak bosteko talde sortu zuen eta lan bat bidali zuen egiteko. Lanak, testu bat irakurtzea, ideia nagusiak atera, 5 hitz gakoak aurkitu, eskema bat sortu eta aurkezpen bat egitea zen.

Esan dudan moduan, taldea berria izan zen. Hasieran pentsatu nuen arazoak eukiko genituela planifikatzeko eta antolatzeko orduan baina erratu nintzen. Lehengo egunetik argi genuen zer egin behar genuen eta nola egin behar genuen. Lana zatika banandu eta gero bakoitza arduratu zen bere zati egiteaz eta horrela lana osoa sortu zen.

Aurkezpenari begira, nire ustez, nahiko ondo atera zen. Lehenengo eguna tokatu zitzaigun aurkezpena egiteko eta hori prestatzeko momentuan nabaritu zen beste taldeekin konparatuz. Nahiz eta denbora gutxi izan lana egiteko eta aurkezpena egiteko, ondo atera zitzaigun  bakoitzak argi zeukalako zer esan behar zuena. Nire burua ere bai nahiko ondo ikusi nuen eta oso lasai egin nuen auzkezpena. Beste aldetik gauza negatiboren bat esanez, aurkezpenean geundenean arazo batzuk euki genituen diapositiba batzuekin baina berehala konpondu genuen eta ez zen ezer gertatu.


Azkenik, laburbilduz, uste dut taldea ondo aritu dela nahiz eta berria izan. Lehenengo momentutik argi geneukan zer egin behar genuen taldekide bakoitzak eta horrek asko lagundu egin digu. Hala ere, denborarekin presaka ibili ginen aurkezpena lehenengo eguna geneukalako eta lehen esan dudan moduan, arazoren bat ekarri zigun denbora falta horrek.

HAUSNARKETA

AUTOEBALUAZIOA

IKTko teoria arlo honetan, nire burua nahiko ondo ikusi dut. Teoriako klasean geundenean dena ulertzen nuen teknologiak nahiko ondo daramatzadalako. Eta talde lanean aritzean, ere bai nahiko ondo ikusi dut zeren eta, taldea ere bai ondo joan da. Nahiz eta IKTko klase gutxi euki, aurkezpenetan ere asko ikasi dut ez bakarrik esaten zutenarekin baizik eta talde gehienek programak eta metodologia desberdinak erabili dituzte eta hori asko gustatu zait.
Nire taldeari erreparatuz, esan beharra dago taldea berria izan dela,  beraz gure artean ia ez genuen  elkar ezagutzen, taldeak irakasleak egin zituelako. Hasiera batean, uste nuen arazoak eukiko genituela gure artean ez genuelako elkar ezagutzen ( lana nola egin, non gelditu, ados ez jartzea,...) baina guztiz kontrakoa gertatu da. Talde lanan ondo aritu gara eta hasiera batetik argi genuen nola egin behar genuela.

Lanen eta metodologiaren aldetik, esan behar dut, ez dakidala aproposak edo desegokiak izan direnik, baina bai uste dut beste era batera egin litekela arlo hau, edo behintzat, dinamikagoa eta motibagarriagoa. Lehengo klaseak, irakaslearen teoria izan zen eta beste hurrengo guztiak aurkezpenak izan ziren. Talde lanak eta auzkepenak egitea ondo iruditzen zaizkit baina normala ez dena lauhilabete oso batean IKTko arloan bakarrik aurkezpenak egitea eta lan bakar bat egitea.


Amaitzeko eta dena laburbilduz, IKTko arloa gustokoa eta interesgarria  iruditu zait baina erabilitako metodologia ez zait egokia iruditu, zeren eta, IKTko arlo hau oso zabala da eta aspektu, programak, lanak, informazioa,...lantzeko asko dago eta ez dugu ezer ikutu. 

Udan....KAYAK egitera!!!


Hondartza eta ibaiak betidanik izan dira bainuak hartzeko edo eguzkia hartzeko. Baina ere bai kirola egiteko. Kirol desberdin egin ahal dugu uretan, haien artean, kayak da kirol bat uretan egiteko.


Kayak kirola piragua batean arraunketa egitea datza, binaka edo bakarka izan ahal da eta kayak desberdinak daude. Kayan garrantzitsuena da konprenetrazioa arrauna gorputza eta uretarekin eta binaka bazaude, zure kideaarekin ere.

FLOORBALL jolasa

Floorball taldeko kirol bat da, eta kirolaren helburua plastikozko pilota aurkarien porterian sartzea da, stik batekin.  
Taldea 5 jokalari dauzka eta atezain bat. Arauak hockey bezalakoak dira baina aldaera batzuekin. Kirol bizia, arina eta biolentziarik gabekoa da.
XX. mendean aurkitu ditzakegu kirol honen lehen arrastoak, Europan. Hockeytik dator, eta ikastetxetan erabiltzen zen izotzekoa baino arrisku gutxiago duelako eta ez da beharrezkoa patinarik ezta izotzeko pistarik. 

-          Zer behar da jokatzeko:



OSO APROPOSA umeekin egiteko


ORIENTAZIOA


Indartzen ari den kirola da orientazioa. Iparrorratzaren eta mapa baten laguntzarekin, ibilbide jakin batetik joatea da eta edozein tokitan praktika daiteke gauza bat da.

Expedizio bat antolatzekotan, beharrezkoa da aurretik dokumentatzea eta ibilbidea aztertzea, horretarako mendi-gidak erabiliko ditugu. Expedizioa ondo ateratzeko beharrezkoak dira gida horiek eta hauetan ibilbideen krokis-ak, ordutegiak (Ibiltari normal batek ematen duen denbora), leku estrategikoak (iturriak, bifurkazioak...)etab.

BRUJULA

Ardatz batekiko gira dezakeen magnetitazko zati bat edo imandutako materiala da, guzti hau metalezko kutxatxo batean sartuta.

Zeinu berdineko poloak aldentzi egiten dirala eta desberdinekoak erakarri jakinik, brujulako ipar polo magnetikoa lurraren hego magnetikora seinalatuko du, hau da, bere ipar poloa.

Brujula batetan, puntu kardinalen arteko unitateak, aurkitzen garen tokitik beste toki batera dagoen angelua neurtzeko erabiliko ditugu.



ARRAUNKETA

Arraunketa itsas, ibai edo lakuen uretan ontzi gainean burutzen den kirola da.

Arrauna bi motatan sailkatzen da eserlekuaren arabera: tosta (finkoa) edo aulki mugikorra. Orokorrean, gaur egun, lehenengoa Bizkaiko Golkoan erabiltzen da eta bigarrena lakuetan edo itsasadarretan.


Arraunlari kopururaren arabera 3 txalupa moten estropada dira nagusi: traineruenak 13 arraunlarirekin, trainerillenak 6 arraunlarirekin eta batelenak 4 arraunlarirenak.



Gizentasuna sahiesteko hainbat aholku


kontuz obesitatearekin!!!

Obesitateari buruz informazio labur bat ustez dizuet gaixotasun honi buruz gehiago ezagutzeko:

Gizentasuna, gorputzean gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa da. Hau da, behar baino kaloria gehiago hartu eta behar baino kaloria gutxiago erretzea da.

Gizentasunaren zergatiak hainbat izan daitezke. Alde batetik, jatorri genetikoa izan dezake. Bestalde, nerbio-sistemaren, sistema endokrinoaren eta sistema metabolikoaren portaeragatik.

Obesitatearekin batera beste hainbat gaixotasun desberdinak sortu ahal ditu, hala nola: Diabetes II mota, Hipertentsioa,  Hiperkolesterolemiak,Minbizi mota batzuk, besteak beste.
Horregatik, obesitateak prebentzioa garrantzia handia du. Edota tratatzeko kanpainek haurtzarotik bertatik,etorkizunean gaixotasun horien agerpena ahul dadin eta,horrekin batera, bizi itxaropena eta kalitatea hobe daitezen.

Gizentasun mota bi bereizten dira:
  •     Gizentasun exogenoa: Txarto elikatzen diren pertsonak. Hau da, argaltzeko ezer egiten duten pertsonak eta dieta desoreka daramaten pertsonak dira.

  •     Gizentasun endogenoa: Metabolismoan alterazioak dira. Pertsona batzuek, janari gehiegi ez dute jaten eta hala eta guztiz ere, lodiak daude edo lodiak jarraitzen dute. Hau gertatzen da, bere metabolismoa horrela delako eta hori aldatzeko medikamenduen laguntza behar dute eta ahalegin handiagoa egin behar dute.

Gizentasuneko sintomak oso nabariak eta begi bistan daude. Gantza pilatzen denez, gorputz osoan bolumena handiagotu egiten da; zangoak eta besoak potolotu egiten dira, sabela handiagotu egiten da eta aldakak zabaldu. Aurpegia biribildu egiten da, larruazalak itxura berezia hartzen du (distiratsua eta tirantea), eta kokotsaren azpian gantza pilatzen da (lepo lodia). 






Jarduera fisikoren garrantzia umeetan...



HAURTZAROAN ( elikadura eta jarduera fisikoa)

Gaur egungo umeek eduki kaloriko handia duten produktu eta janari ugari eskura dauzkate. Umeei asko gustatzen zaizkie hanburgesak, saltxitxak, pizzak, izozkiak edota gozokiak.Baina elikaduraz gain, badira beste faktore batzuk ere, umeetan obesitatea ekar dezaketenak hala nola, jarduera edo ariketa fisiko eskasa egitea. Gaur egungo teknologia (bideojoko, ordenagailu jolasak, internet edo telebista)erruagatik, umeak eskolatik heltzean orduak eta orduak pasatzen dute sendentarismoa sustatzen.


Bi faktore hauek, elikadura osasungarria ez egitea eta egunero ariketa fisikoa ez praktikatzea haurretan eraginak zuzenak dauzka. Horren ondorioz, eskolak arazo honi hasi dira aurre egiten. Irakasgai bat planifikatu dute ikasleentzat elikagaiak ezagutzeko, zer jaten duten jakiteko,...eta ez hori bakarrik, jantokiko menuetan hasi dira janari garbi eta osasuntsu batekin lan egiten. Honekin, egunero gizentasunaren portzentajea jeisteko eta aurre egiteko arazo honi.

8- EGUNEROKO TEORIA

2014ko Abenduaren 18

Gaurko teoria klasea, azkenengo eguna izan da eta falta den dokumentatzaile talde aurkeztu du. Beste dokumentatzaile bezala, bere sites aurkeztu dute eta izan dituzten arazoak eta esperientziak kontatu digute.

Aurkezpenak bukatu orduko, irakasleak power point jarri digu erlaxatzeko musikarekin. Bertan irakasle on bat izateko informazio desberdin eman digu. Ondoren, bi bideo desberdin jarri ditu: Lehenengoan, diziplina gaiari buruz  izan da bera jarritako power pointarekin lotzeko eta bigarrena, aldiz, IKT-ak Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Unibertsitatean hitz egin du. Bideo "Respuestas para pensar"  deitzen da eta Bartzelonako unibertsitateko irakasle bat hizt egiten du, Maria Sancho.





Klase bukatu baino lehen, irakasgaiaren balorazioa egin dugu. Nire ustez irakasgai interesantea izan da eta gure ogibidean aplikatzeko egokia eta beharrezkoa da.

ESKALADA


Eskaladak hormak igotzean oinarritzen den kirola da. Horretarako hankak, eskuak eta baliabide artifizialak erabil daitezke.
Paretei dagokienez ere mota ezberdinetakoak izan daitezke:harkaitz hormak, izotz hormak edo artifizialki prestatuko erliebe bertikalak.

Material desberdina:






7- EGUNEROKO TEORIA

2014ko Abenduaren 11

Gaurko teoria klasean, dokumentatzailezko aurkezpenak eduki ditugu. Hiru talde aurkeztu egin du bi hilabete osoan zehar egin dituen ekarpenak. Talde guztiak beraien sites-a erakutsi digu eta nola dagoen antolatuta. Esan beharra dago, nik hasieran pentsatzen nuela dokumentatzaileen lana oso erraza zela eta zutela ezer egin behar, baina erratu nintzen. Uste dut lan izugarria egin dutela besteen lanak behatzen eta aztertzen.

Aurkezpenak bukatu eta gero, irakasleak galdera bat esan zuen: uste duzu orain egingo ahal zenuketela azterketa bat urte hasierako galderekin (zer da ikt-ak, zertarako, non,...). Nire iritziz, nahiz eta teoria asko ez eman, aurkezpenekin ekarpen asko atera ditugu eta ikt-en erabilera ezagutu ditugu konturatu gabe.

miércoles, 17 de diciembre de 2014

6- EGUNEROKO TEORIA

2014ko Azaroaren 27a:

Gaurko teoria klasean, azken aurkezpenak egon dira. Azkenengo sei taldeak aurkeztu dute bere lana. Aurkezpen desberdinak eta entrenigarriak egon dira programak desberdinak ( powtoon programa adibidez) erabili dutelako aurkezpenak egiteko ahoz egin beharrean.


Aurkezpen guztietik eskola 2.0rekin geratzen naiz datu oso interesgarriak eman dutelako eta oso aurkezpen ona egin dutelako.

5- EGUNEROKO TEORIA

2014ko Azaroaren 20a:


Klase magistral honetan pasaden asteko aurzpenekin jarraitu dugu. Aurkezpen desderdinak egon dira. IKT buruz eta eskola 2.0 gai printzipalak izan dira.

4- EGUNEROKO TEORIA

2014ko Azaroaren 13a:

IKT-ko gaurko klasean aurkezpenekin hasi gara. Bost talde aurkeztu dute eta gurea bat izan da.

Gure aurkezpena Informazioaren Gizartea eta irakaskuntza dialogikoei buruz hitz egitea tokatu zaigu. Hau da, informazioa eta teknologiak nola  aurreratu diren teoriak desberdinak azaltzen.


Aurkezpenari buruz esan beharra dago, taldeka nahiko ondo eta argi egin dugula eta indibidualki nahiko pozik atera nintzen azaldutakoarekin.

3- EGUNEROKO TEORIA

2014ko Urriaren 30a:


  • Pasaden astean, Urriaren 23an Ikasleen greba egon zen. Beraz, klase teorikoa ez zen egon.
Gaurko klase magistralan bide batekin hasi gara. Bideoan Maria Acaso unibertsitate bateko irakasle bat hitz egiten du eta hizkuntza berritzeko egin behar diren gauzen iritzia aipatzen du. Bideoan 5 puntu garrantzitsuak aipatzen ditu:
         1. Boterea
         2. Ezinezkoa- Ikusezina
         3. Denbora
         4. Espazioa
         5. Jakintza- Ezagutza
Bideo amaitu ostean, klasean erlajatzeko ariketa bat egin dugu. Ondo eseri gara eta begiak itziekin, irakaslea testu bat joan da irakurtzen.
Klase bukatu baino lehen, irakasleak bosteko taldeak egin ditu eta taldeka jarri gara. Testu bat egokitu zaigu: 1.5 Informazioaren Gizartea eta Irakaskuntza Dialogikoak. Testu honekin aurkezpen bat egin beharko dugu.

martes, 2 de diciembre de 2014

GAUR URETAN...

SURF

Zer da Surfa?

Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz itsasoko olatuen gainean irristatzean datzan kirola da.

Historioa

Orain dala 500 urte baino gehiago hasi zen ikusten surfa Polinesiako uharteetan. Kirol honekin Polonesiatik Hawaira joateko erabiltzen eben. Mende batzutan zehar ez zen gehiago ikusi eta XX.mendean berreskuratu egin zan. Surfa ezagutua egiten hasi zan Australia eta Kalifornian. Laster Europan barne sartu zen eta bereala fama asko eduki zuen. Gaur egun, munduko leku gehienetan praktikatzen da.
taulak egur trinkozkoak ziren eta garapenarekin fibrazko oholak egin ziren eta modu honekin erresistentzia gehiago daukate eta abiadura handiagoa hartzen duzu olatu gainean.

Posizioa:

Posizioak taularen gainean bi motatakoak izan daitekez. Ezkerreko hanka atzean eta eskumakoa aurrean jartzeari Goofy deritzo. Eskumakoa atzean eta ezkerrekoa aurrean jartzeari, berriz, Regular.





http://indosurflife.com/wp-content/uploads/2012/04/regular_goofy.jpg

http://www.educationandmobility.com/wp-content/uploads/2011/10/OLA-MUNDAKA.jpg








jueves, 13 de noviembre de 2014

IKTko teoria arloan aurkezpen bat taldeka egin dugu. Testu bat tokatu zaigu irakurtzea, laburpena egitea, ideak ateratzea, aurkezpen bat egitea, 2 galdera eta 5 hitz gakoak bilatzea.

Gure testua Informazioaren Gizartea eta Ikaskuntza dialogikoak. Taldekide bakoitza testuaren zati bat irakurri ondoren ideaiak atera ditu. Niri tokatu zaidan zati lehengo izan da: Sineskeriatik zientziara.




 AURKEZPENA

 SINESKERIATIK ZIENTZARA


  1. Konparaketa: hezkuntza eta medikuntzaren artean
  2. Gaur egun hezkuntza zientifikoki erabil daiteke: Ariketa eta teoria desberdinak ezagutzen ditugu (adibidez: zergatik eskolaren porrota).
  3. Horrexegatik munduko mailako teoria eta ariketa hoberenak frogatuta daude.
  4. Ondorio txarrak euki ahal ditu: metodologia eta rutina berbera beti.
  5. XXI. mendetik aurrera  gero eta baliabide gehiago informatika eta internet esker.
  6. Inbestigalari hoberenak dauzkagu: antzinako teoriak ezagutzean, teoriak berriak sortu (porrotak non dauden ezagutzea).
  7. Horrexegatik garrantzitsua da gaur egungo teoriak erabiltzea.


Berrikuntza beti ez da hobekuntza: metodologia tradizional ordezkatu egin da  metodologia berrien ordez eta porrot bat izan da kasu batzuetan. Batzutan poriektu berbera bi zentruetara eramatean, emaitzek desberdinak euki ditu.


KONPROMISUA               
-  Adituen konpromiso zientifikoa eta etikoa egiten dituzten ikerketekin ezinbestekoa da. (Chomsky, 2001)
·         Hezkuntza zientzien arloan ikerlarien adostasuna eta elkarlana beharrezkoa da kalitatezko sistema bat lortzeko; honekin batera, datuen manipulazioa ekiditzeko eta komunitate zientifikoaren prestigioa ez kaltetzeko. (Cummins, 2002)
·         Hezkuntzako profesionalek koherenteak izan behar dira haien diskurtso teorikoaren eta eguneroko praktikaren artean. Modu honetan, inguratzen dien munduarekin konprometituta egongo dira, kritikoak izanez eta hobekuntza ekintza sozialak zein edukatiboak ekarriz. (Giroux, 1990 & Macedo, 1989/1994)
IKASKUNTZA DIALOGIKOAK: IKASKUNTZAREN AZALPEN ZIENTIFIKOA

·         Eskola porrota edo elkarbizitzaren hobekuntza bezalakoak planteatzen dituzten ekintzen emaitza da. (interdiziplinarra)
·      Interakzioa eta komunikazioa hartzen ditu hezkuntzaren oinarrizko faktore bezala.
·         Gaur eguneko informazio eta kultur aniztasunaren gizartearekin erlazionatzen dira ikaskuntza mota honetako teoriak eta kontzeptuak. (Flecha, Gomez & Puigvert, 2001)


FUNDAMENTALISMOA GAINDITZEA

·         Azalpen berrien aurreko erristentzia jarrera gainditzea ezinbestekoa da gelaren egoera hobetzeko eta momentu historikoak hobeto ulertzeko.
·         Hezkuntza mailan, aurretiko teoria eta esperimentazioetan oinarrituta dauden etengabeko aldaketak eta berrikuntzak egitea ezinbestekoa da hobetzeko.
·         Fundamentalismoa, ikaskuntza dialogikoa ez bezala, jadanik iraganean geratu diren irakaskuntza tekniketan oinarrituta dago eta ez dute inolako hobekuntzarik ekartzen.


  1. -Denboraren poderioz familiaren eredu tradizionala aldatu egin da. Gaur egun molde hori haustu da.
  2. -Elkarrizketaren handiagotzea aldarrikatzen da
  3. -Hizkuntza bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan soluzioak eta adostasuna aurkitzeko erdigunea da.
  4. -Aukeren aniztasuna erreflexiboagoak egiten gaitu. Kontuan hartu behar ditugu pertsonek eskaintzen dizkiguten ikuspuntuak.
  5. -Argumentu eta arrazoi gehiagorekin eta askeagoekin erabakiak hartzeko aukera gehiago izango ditugu.
  6. -Adituen informazio gehiago eskatzen dugu. Era askotako pertsona eta adituekin elkarrizketak mantentzea ere nahi ditugu.
  7. -Negoziazioa baztertuz elkarbizitza txarrera egingo du.
  8. -Elkarrizketan oinarritutako erlazioak erabiltzen, ikastetxe eta elkarteen artean, ikaslegoaren ikasketa maila eta familien parte-hartzea handituko du. Hau neska-mutilen interakzioen koordinazioa erraztuz.


  • Komunikazioaren perspektiba
    • Zientzia -> Gizartearekin bat
      • Gidatzen du zelan hobetu irakaskuntzan eta garapenean
    • Gizarte zientziak aztertu:
      • Giza-teoriak
      • Sistema eta gizartearen arteko interakzioa
      • Gizartea bere baitan


    • Perspektiba honek:
    • Elkarrizketan oinarritzen den perspektiba zientifikoak da.
      • Ez da asmakuntza intelektuala
      • Giza fenomeno baten sorkuntza
      • Gizartean betidanik erabiltzen dan era, irakaskuntzan ere isladatzea


  • Irakaskuntza tradizionala gaur egun
    • Era tradizional hau industria garaian erabili
      • Gizarte industrialean eta industrialerako egokituta
      • Ez da gai azaltzeko:
        • Pertsonak giza kontextu informazionalean eta elkarrizketan ikasten dugula
      • Ikasgeletan erabiltzen zen nagusitasun autoritarioa kalean, gizarte industrialean, politikan eta familietan ere erabiltzen zen
      • Patriarkatua krisian sartu, konpontzeko 2 modu:
        • Inposaketa, gatazka handiagotzen duena
        • Elkarrizketa, akordioetara heltzea
      • Irakaskuntzan ere erreparatu behar dugu, metodoa:
        • Asimilatu
        • Pilatu
        • Errepikatu


  • Gaur egun irakaskuntza digitalizatzen ari gara eta arlo honetan  tradizioanaltasun horretara bueltatzen ari gara era batean, elkarrizketaren eza helarazten ari gara.


KONDUKTISMOA
      Industralizazioan
       Ikaskuntza edo instrukzio programatua  (memorizazio  mekanikoa )
       Ikaskuntza    -----   Indibiduala
       Freire   -----       « educación        bamcaria »
TEORIA SOZIAL KOGNITIBOA
   Memorizazioa ona da  ---- integrala
    Teknologiak memorizaziorako laguntzaile dira (dakiguna konplementaze dute).
TICak  pentsamendurako erramina bihurtu.
   5 kontribuzioak ikaskuntzarako


IKASKUNTZA ESANURATSUA
   Errealitatea ez da objetiboki existitzen, subjetiboki baizik.
   Schutz -----   Tipifikazioak    («  ezagutza eskemak »)


TEORIA KONSTRUKTIBISTAK
   Ideia printzipala   -----  adimina ikaskuntzan inplikatzea
   Aldaketak ikasleetan (dakiena ,gauza berriekinlotzen du.)
   Ikaslea ------   Aktiboa  /  Irakaslea -----   Laguntzaile gisa


PIAGETEN IKASKUNTZA IKUPUNTUA
   Industralizazioko ikaskuntzan oinarrituta.
   70/80 amarkadetan   ------  Hurren garapena estadioka  ( Kurrikulumena ,europan eta EEUU)
   90 hamarkadan critikatua , baina kurrikulumean agertzen jaraitu.
   Egokitzea (« akzio eskemak (jokabide eta pentsamendu patroiak):
          A)   Azimilazioa
           B)  Egokiera edo Moldaera           


5 Hitz Gakoak:
  • Ikaskuntza dialogikoa
  • Berrikuntza
  • Komunikazio Perspektiba
  • Ikaskuntza tradizionala
  • Gaitasun kognitiboak


2 GALDERA:


1) Zergatik da beharrezkoa fundamentalismoa gainditzea?
    Fundamentalismoa edo idei berrien azalpenen aurreko erresistentzia gainditu egin
     behar da. Egoera hau gainditzeko eta hezkuntza mailan hobetzeko ezinbestekoa da
     fundamentalismoa atzeran bastertuta mantentzea. Honen arrazoi nagusia, inolako
     emaitza positiborik ekartzen ez duten teoriak aldaketa etengabeko prozesuan egon
      behar direlako.


2) Zergatik hezkuntzako profesionalek diskurtso koherente bat mantendu behar dute?
Hezkuntzako profesionalek diskurtso koherente bat mantendu behar dute irakasten duten teoriaren eta egunero egiten dituzten praktiken artean. Horrela, konpromisu maila altua hartzeaz gain, haien lanarekin kritikoak izango dira eta hobekuntza edukatiboak zein sozialak sortzea sustatuko dute.