2014ko Urriaren 24a
Gaurko IKT klasearen helburua blog bat zabaltze izan da. Lehenik eta behin Blogger orrialdean sartu gara gure blog sortzeko. Horretan nire blogaren titulua eta helbidea jarri dut. Kasu honetan, nire blog kirolezkoa eta jokuetakoa hezkuntzan izango da.
Blogga irekita neukanean hasi gara klasearekin batera ikertzen:
- Nola argitarazten da
- Bideoak nola igo blogera: youtubetik, mahaigainetik edo interneteko beste orrialde batetik ( html-ren bitartez).
- Etiketak beti sortu: etiketak lagunduko dizu argitaratu duzun albizteak arinago bilatzea.
- Orrialde desberdin nola ireki (sarrera, astekaria, kirolak, jokoak,...).
- Blogaren diseinua aztertzea edo eraldatzea.
- Blogaren Titulua argazakiekin aberaztea.
- Gadget desberdinak sartzea.
2014ko Urriaren 30
Ikt klase honetan blogarekin jarraitu dugu. Lehenik eta behin cpasaden astekoa gogoratu dugu. Gero klaseko kideen blogak nire blogan publikatu ditut. Horrela ikusiko dute besten bloga eta ni aholku bat behar badut eta blogen bat ikusi behar badut hor eukiko ditut.
Hori bukatzean, nire blogan gehiago sakondu dut. Blogaren diseinua aldatu dut: letra, kolorea, tamaina, argazkiak,...horrela bloga poliki-poliko politagoa geratzeko eta blog on baten itzura hartzeko.
Azkenik, Feed nola sartu ikasi dugu. Feed informazioa agertzeko interneteko beste horrialde batetik.
Klasea bukatu baino lehen, erloju bat sartu dugu guren blogan. "clocklink" interneteko orrialdetik aukeratu dugu erlojua eta gure blogan itsatsi dugu.
2014ko Urriaren 31
Gaurko IKT klasea blogei buruz informazio bilatzea gero aurkezpen bat egiteko izan da gaurko klase praktikoa. Lehengo eta behin banaka informazio bilatu dugu blogei buruz: zertarako, non, hezkuntzan, eskola eta blog, zeintzuk diren, abantailak edo arriskuak,.. besteak beste. Ondoren, taldekan informazio bildu dugu gero prezi batean jartzeko. Beste bi aukera zeuden aurkezpena egiteko: Padlet eta Bubbl, baina guk Prezi ezagutzen genuen eta hori aukeratu dugu. Prezioa taldekide guztien artean egin eta gero aurkezpen bat egin dugu klase osoaren aurrean. Nire taldea: Ekaitz, Josu, Unai eta ni osatuta egon da.
2014ko Azaroaren 13
Gaurko IKT klasea word plantilarekin aritu gara. Egelatik testu bat hartu dugu eta berarekin egon gara. Irakaslea orri bat eman digu pauta batzuekin eta egelako testuren bitartez binaka hasi gara lan egiten:
- Portada bat egin
- Aurkibidea bat egin
- Testua justifikatu eta letra aldatu
- Orrialdeetara zenbakia ipini
- Bibliografian esteka jarri
- Bibliografia zerrendatu
- Zuzentzailea Euskaraz ipini
- Iruzkin bat sartu
- Eskema bat egin
- Goiburua jarri
2014ko Azaroaren 14
IKTko gaurko klasean taldeka eta banaka aritu gara. Bi testu irakurri dugu: lehengo testua irakaslea eman digu eta taldeka komentatu dugu. Bigarren testua "Los jetas y los pasotas" banaka irakurri dugu eta gero taldeka estabaidatu dugu.
Ondoren, testu horretan arauak txarto jarrita zeuden. Orduan guk taldeka, arau batzuk egin behar izan ditugu. Amankomunean jarri gara eta talde arauak egin ditu:
TALDE ARAUAK
– Puntualitatea ezinbestekoa da elkartzeko
adostutako orduetan.
– Bileretatara joatea eta bertan partehartzea
derrigorrezkoa da. Hauetan falta ez justifikatuak izatekotan, kide horren izena
lanean jartzea eztabaidatuko litzateke.
– Lan egiteko konpromisua izatea.
– Etxean burutzeko diren lanak egin eta
bileretara ekarri.
– Informazio bilaketan partehartzea
– Profesionala izatea lan egiterako
momentuetan.
– Lehen aipatu den moduan, ezer edo gutxi lan
egiten duenaren izena ez da lanean agertuko.
ARAU GUZTI HAUEK BETE BEHAR DIRA NAHITAEZ, BEHIN BAINO GEHIAGOTAN EZ BADIRA ERRESPETATZEN TALDEKIDE HORI TALDETIK AT GERATUKO DA.
HORI BETETZEN DELA ZIURTATZEKO ARAU HAUEK SINATU BEHARKO DITUGU:
Amaitzeko guztiak sinatu dugu.
Gero, taldeko sites bat egin dugu eta taldeko fitxa bete dugu.
2014ko Azaroaren 20
Gaurko IKTko klase praktikoa talde lan berri batean aritu gara. Proiektu lehengo puntu honetan, paragrafo bat irakurri dugu. Paragro honetan, egoeraren azterketa bat egin behar genuen popplet programarekin.
Popplet progama, eskemak egiteko balio du. Irakurritako paragrafoarekin eskema bat egin dugu. Pizka bat galduta geunde egin behar genuenarekin eta horrexegatik bi aldiz egin bahr izan dugu eskema.
Beste taldekideak bigarren zati egin dute. Hipotesiak atera.
Hurrengo Klase praktikoan lan honekin jarraitko dugu...
2014ko Azaroaren 21
Gaurko klasean proiekturekin jarraitu dugu. Gaur Sites-ari hainbat aldaketa egin dizkiogu. Sitesko sarrera aldatu dugu eta partaide guztietako argazki bat jarri dugu.
Lehenengo eta behin pasaden asteko txarto geneuzkan gauzak berriro egin ditugu eta hori egin ostean, gaur egin behar genuen mapa kontzeptuala egin dugu. Mapa kontzeptual hau "Gaitasun digitala"ei buruz zigoan. Azkenik eta hori egin eta gero gaitasun teknologikoei buruz hausnarketa bat egin dugu.
Klasea bukatzeko, irakasleak bakarkako lan bat bidali digu. Delicius web orrialdean erregistratu eta ondoren 7 link aurkitu eta delicius orrian sartu.
2014ko Azaroaren 27
Gaurko praktika klasean beste ariketa berri bat egin dugu, 5.6 ariketa. Ariketa honetan web gune batzuk genituen eta bakoitzak bat aukeratu behar zuen. Aukeratu eta gero taula bat bete behar zuen gure ikuspuntua ematen web gune horretaz.
Nik aukeratutako web gunea SareSozialak.net izan da. Sare sozialen ezaugarriak, helburuak, aholkuak, alde txarrak eta ariketak azaltzen ziren web bide honetan. Taulan deskripzioa, diseinua, edukiak, elementu teknikoak, fidagarritasuna eta iruzkin kritikoa islatu behar genuen. Hemen usten dizuet nire taula:
Materiala aztertzeko fitxa
|
-
Orriaren izena: SareSozialak
-
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
|
Dekripzioa:
SareSozialak,
Interneten garatu diren Sare Sozialetan oinarriturik, nerabeei zuzendatuko
animazio proiektua da. Web horri honetan sare sozialen ezaugarriak eta sare
sozialen arriskuak erakusten digu. Aholkuen bitartez ariketa desberdinak
erakunsten digu.
|
Diseinua:
Web gune hau,
diseinuari erreparatuz, nahiko web orrialde eskasa da, hau da, ez ditu ia
argazkarik eta bere diseinua oso arrunta da, kolore gabekoak. Hau begi
bistara arreta deitzen du. Gainera
nerabeen web gune bat izanda pizka bat motibagarria izan behar da umeeak bere
arreta arrapatzeko.
Bestetik, esan
beharra dago informazioa oso argi azalduta dago. Ondo antolatuta, eduki eta
informazio errazak ikus daitezke.
|
Edukia:
Web gune hau,
gaur egungo oinarrizko gai bati buruz bideratuta dago, sare sozialak. Umee
guztiak ezagutzen dituzte eta batzuk jadanik erabiltzen dituzte.
Horrexegatik, orrialde honetako
eskaintza eta informazioa oso interesagarria da.
Bere
antolamendua argi eta zehatza da. Ez da oso web orrialde handia eta bere
edukiak ondo islatutak daude: ezaugarriak, arriskuak eta aholkuetan.
Sare sozialak
teknologia berriak dira eta informatika arloan erabiltzea oinarrizkoa da.
Bere helburu nagusia, nerabeei erakustea sare sozial alde onak eta txarrak
izango litzateke.
|
Elementu
teknikoak:
SareSozial web
orrialde hau ondo antolatuta dago. Irekitzen dugunean argi ikus dezakegu
agertzen den informazioa, kasu honetan sare sozialen helburuak eta
ezaugarriak agertzen dira.
Bere menua
argia eta zehatza da, vaina hori bai, nahiko motel eta grafiko txarrak ditu.
Orrialdetik nabegatzean grafikoak oso eskazak dira eta batzuetan birritan
eman behar diozu beste leku batera joateko ze lehengo alditan ez da
kargatzen.
|
Fidagarritasuna:
Orrialdearen
erakunde bat eusko jaurlaritza da. Orrialdearen egilea izengabekoa da.
Beste aldetik,
gaur egungo orrialde oso bailiagarria da. Sare sozialak gure eguneroko
bizitzan daude eta umeak gero eta garaizago erabiltzen dute. Horrexegatik
orrialde hau oso gomendagarri eta egokian iruditzen zait bai umeentzak bai
nahi duten pertsonentzak, informazioa oso ondo argituta dagoelako eta sare
sozialeko arriskuak, ezaugarriak eta aholkuak ematen duelako. Guzti hau
jakinda, orrialde web fidegarria ematen du bere edukiak argiak eta zehatzak
direlako.
|
Iruzkin
kritikoa:
Nire iritziz,
web orrialde hau oso gomendagarria eta egokia iruditzen zait edozein eskolan
erabiltzeko. Gaur egungo umeak oso azkar asten dira internetetik nabegatzen
kontrolik gabe eta teknologia berriekin. Eta ez bakarrik internet edo
teknologiak berriak, ere bai sare sozialetan eta gauza guztiak bezala bere
alde onak eta txarrak dituzte sare sozialak. Horrexegatik, SareSozial
orrialde hau, sare sozial hauetako ezaugarriak, arriskuak, aholkuak eta
ariketak sustatzen ditu. Umeak bere
alde honak eta txarrak ezagutzea iruditzen zait oinarrizkoa. Hori dela eta,
informatika arloan irakaslea web orrialde hau bere ikasleei erakustea
gomendatuko nuke.
|
Ikaslearen izena eta abizenak: Aingeru
Garcia Gonzalez
|
2014ko Abenduraren 11a
Gaurko praktika klasean, lanak egiteko aske utzi digu. Lehenik eta behin irakasleak 5.8 puntu azaldu egin du. Gero besterik gabe taldeka lanean hasi gara.
Taldeka bildu ginen batzak bat egiteko. Komentatu genuen ze egin behar dugun, nola goazen eta ze faltatzen zitzaigun. Hau jakin eta gero, talde lanak banatu egin genuen. Alde batetik, Ekaitz eta Unai 5.7 amaitu egin zuten eta beste aldetik, Josu, Isasi eta ni 5.8 puntua hasiko genuen.
5.8 puntuan blog bat asmatu behar zen eta galdera batzuei erantzun, hala nola, zergatik, nori zuzenduta, ikasleak, irakasleak, non erabili, helburu espezifikoak, helburu orokorra, diseinua, gaiak, ariketak,... Honek guztia egitea klase osoa eraman zigun baina azkenean bukatu genuen.
Gure bloga "IkastenIkasten" deitu da eta umeak teknologia garatzeko izango du helburu. Beste puntu, 5.7, ere bai bukatu zuten Ekaitzek eta Unaik.
2014ko Abenduaren 12a
IKTko gaurko klasea, proiektu finala egiteko utzi digu. Proiektu finala, klase aurrean aurkezpena egiteko izango da. Proiektua nahi dugun moduan bideratu dezakegu ez daukagu arauak edo zerbait jarraitzeko gure kabuz asmatu behar dugu. Baina guk bi atal nagusian bideratu dugu: Asmatutako eskola 5.7 puntua eta asmatutako bloga 5.8 puntua.
Ekaitz eta biok driveko power point egin dugu. Ekaitz eskolaren zatia eta nik blogaren zatia. Beste biak, Josu eta Isasi, gure sites apaindu dute eta sarrera bat egin dute. Ere bai, 5.8 puntu bloga egitearena egin dute, hau da, blog erreal bat asmatu dute eta jarritako gaiak eta ariketak joan dira sartzen.
2014ko Abenduaren 18a
Gaurko klasea IKT-ko azke aurreko eguna da. Klaseko lehengo minutuak, beste klaseko kideak bere proiektu finala prestatzeko utzi du. Bitartean, guk, gure proiektu finalarekin jarraitu dugu.
Aurkezpen desberdinak egon dira. Hain zuzen ere, hiru proiektu finaleko aurkezpen egon dira. Hirurak oso interesgarriak egon dira guztiak desberdinak izan direlako. Hiru taldeak desberdin bideratu dute bere azken lana bai aurkezpen aurkezteko tresnak bai aurkezpen gidoia. Aurkezteko era desberdin ikusi dira: Prezzi eta power point eta gidoiaren aldetik, bakoitzak bideratu du nahi duen bezala azken proiektu honek libre zelako. Batzuk blog bat sortu dute eta beste batzuk internetko web orri desberdinak erakutsi digute.
IKT-ko proiektu finalaz aparte, talde batek, bere modulu lana aurzketu du. Aurkezpena normal izan da baina bideo aldetik, izugarrizko bideo prestatu dute. Nabaritzen zen, taldean, norbait bideo grabatzeko eta montatzeko ona zela, plano eta soinuak oso onak izan direlako.
Gure proiektuari begira, esan beharra dago, ez dugula amaitu eta gauzatxoren bat falta zaizkigula bukatzeko. Klase bukatu baino lehen, falta diren gauzak banandu ditugu etxean egiteko.
Besterik gabe, bihar gure proiektu finala aurkeztea tokatzen zaigu. Espero dut ondo ateratzea eta guztion guztokoa izatea.
2014ko Abenduaren 19a
Gaur, IKT-ko klase praktika azkena izan da. Klasea beste aurkezpen modulu talde batekin hasi da. Modulu talde honek, Prezzia erabili dute aurkezteko. Moduluaren bideoa, asko guztatu zait, batez ere, bere istorioa lehengo momentutik barneratu nau.
Aurkezpena bukatu eta gero, gure proiektu finaleko aurkezpena egin dugu. Aurkezpena esan dezakegu bi zatitan bananduta zegoela; lehengo zatia, asmatutako eskola eta bigarren zatia, aldiz, asmatutako blog-a. Bi zati hauek taldeka banandu ditugu taldekide guztiok hitz egiteko.
Aurkezpena nahiko ondo atera dela esan dezaket. Nahiz eta arazo tekniko batzuk eduki, gure helburua lortu dugula uste dut. Azaltzeko momentuan dena argi eta orokor azaldu dugu. Drive landutako power point erabili dugu aurkezpena egiteko eta diapositibetan ez dugu jarri informazio gehiegi eta ere bai, marrazkien bitartez informazioa isladatu dugu.
Aurkezpena egin ondoren, bakoitzak autoebaluazio bat bete behar du. Hona hemen nire autoebaluazioa:
Gutxitan 4
|
Normalean 7
|
Askotan 9
|
10
| |
Taldekide guztien ikuspuntuak eta iritziak kontuan hartzen dira
|
X
| |||
Bakoitzak bere lana burutzen du
|
X
| |||
Bileraren garapenerako planifikazioa egiten da
|
X
| |||
Egiten den bilerako planifikazioa betetzen da
|
X
| |||
Ordutegia eta bileren egunak taldekide guztiak errespetatzen dituzue
|
X
| |||
Lanak eperako egiten dira
|
X
| |||
Rolak errespetatzen dira
|
X
| |||
Helburuak betetzen dira
|
X
| |||
Elkarrekiko laguntza ematen da kideen artean
|
X
| |||
Taldearen lana kalifikatzeko nota bat
|
X
| |||
Taldearen izena:
|
IKT LANGILEAK
|
Besterik gabe, IKT-ko praktika klaseei agurra esan dugu. Nire partez, espero dut nire bloga zuen gustokoa izatea.
Eskerrik asko nire irakule guztioi!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario